martes, 16 de diciembre de 2008

Bigarren saiakera

Lehengo asteko porrota eta gero, gaur berriz ere ikusi dugu gure ipuina, eta oraingo hontan ahotsak entzutea lortu dugu. Dena den, konturatu gara ahotsa azkarregi zihoala, batez ere hasieran.


Eduki ditugun arazo guztiak kontuan hartuta, azkenean emaitza nahiko ona izan da.

jueves, 11 de diciembre de 2008

kaka mundiala....

Zubi guztia etxean pasa ondoren power pointa "perfekto" geratzeko, klasera iritsi eta ze nolako sorpresa....ahotsa ez zen entzuten....

Mila buelta eman dizkiot asuntoari eta oraindik ez dut ulertzen zer gertatu den... Gauza da beste programa batzuetan loturak jartzen direnean artxibo guztiak karpeta berdinean egon behar dutela, eta hori kontuan hartu nuen beste batean gertatu zitzaidalako...baina oraingoan nahita beste modu batean gorde nuen power point aurkezpena, pdf moduko bat izango balitz bezela, irekitzean modifikaizoak egiteko aukerarik ematen ez duena . Horrelakoak dira guk korreoetan jasotzen ditugunak, artxiboa ireki eta zuzenean aurkezpena irekitzen zaiguna. Baina eta ahotsa eta musika duten power point horiek??nola entzun ditzakegu , guk artxibo horiek ez baditugu??????HORI DA EZ DUDANA ULERTZEN!!! ze amorrazio......
azkenean, berriro ere egin beharko dugu dena...egindako lan guztiaren ondoren.... espero hurrengo lanarekin berdina ez gertatzea....ea movie maker-ekin hobe moldatzen geran.

ANIMO BUKATU EZ DUZUENENTZAT!!
muxukkkk

JUNKAL

miércoles, 3 de diciembre de 2008

Argazkiak ateratzen

Gaurkoan boloak jantzi ditugu eta argazkiak atera ditugu, ondoren power pointera pasatzeko.
Hurrengo pausoa ahotsak egitea eta power pointa montatzea izango da. Beraz, oraindik ere lana geratzen zaigu, baina pixkanaka bagoaz aurrera!

martes, 2 de diciembre de 2008

Ipuinarekin aurrera

Gaurko klasea boloen erropak egiteko erabili dugu. Iada power pointa pentsatzen hasi gara eta horretarako gure pertsonaiak jantzi behar ditugunez, erropa eskaneatu eta gure boloen neurrira inprimatu ditugu.

Bihar argazki sesioarekin hasteko asmoa dugu, ea zer moduz irteten den.

ondo segi eta zorte on guztioi ipuinarekin