jueves, 22 de enero de 2009

BUKATZEKO PREST

Bideojokoen inguruko bideoa jada bukatzear daukagu. Detalle batzuk falta dira eta bukatu bezain pronto buzoian utziko dugu.

Hemendik ez dakit irakasle izango garen edo bideo montajeak egingo ditugun!!
aiooooo

miércoles, 14 de enero de 2009

Bideojokoen bideoak bilatzen

Gaur bideojokoei buruzko bideoak bilatu ditugu youtuben. Bi bideojoko mota bilatu behar izan ditugu: alde batetik, biolentzia erakusten dutenak eta bestetik, bideojoko didaktikoak.
Egia esan, errazagoa izan da lehenengoak aurkitzea, mota horretako bideojokoak oso ugariak dira eta.
Hurrengo pausoa elkarrizketak egitea eta windows movie maker programaren bidez bideo osatzea izango da.

martes, 13 de enero de 2009

Chile

Gaur Eduardok Chileri buruzko aurkezpen bat egin digu. Batez ere bertako Heziketa Sistemari buruz hitz egin digu eta hemendik urte batzuetara elebiduna bihurtu nahi dutela, ingelesa ere hizkuntza ofizialtzat hartu nahi dute.
Gainera, teknologia berrien erabilera sustatzen dute. Eskola publikoetan teknologia berriak funtzio garrantzitsua betetzen dute.

Aurkezpena interesgarria izan da eta orain gehiago dakigu Chileri buruz. Ea egunen batean bertara joateko aukera daukagun.

Ondo izan

miércoles, 7 de enero de 2009

Teknologia berriak hezkuntzan

Hurrengo lana windows movie makerren bidez teknologia berriei buruzko bideo labur bat egitea izango da.
Gaurko lana, gaia erabakitzea eta ideia pentsatzen hastea izan da. Guk bideojokoen gaia aukeratu dugu, gaur egun haurrengan eragin handia duen gaia delako. Bideoaren bidez bideojokoek eragin ditzaketen kalteak erakutsiko ditugu, baina baita ere jakinarazi nahi dugu bideojoko didaktikoak existitzen direla, hezkuntzan erabilgarriak izan daitezkeenak.