martes, 28 de octubre de 2008

URRIAK 28 - egunerokoa

Gaur IKT-ren lana egiteko utzi digu Nerek klase guztia. Guk Mariaren Bihotza eskola aukeratu dugu, Grosekoa, Nagorek, gure taldekideak ikasi baitu bertan. Gaurkoan, fallo txiki bat izan dugu, Nagore laneko entrebista bat zuelako eta berak behar genuen informazioa zuelako, beraz, ezin izan dugu lanean ezer egin. Gure akatsa ian da eta konturatu gara horrela denok galtzen dugula. Beste egun batea geratuko gara klasetik kanpo orain aprobetxatu ezin dugun denbora berreskuratzeko.

Hurrengora arte,

Garazi, Junkal, Nerea eta Nagore

martes, 14 de octubre de 2008

URRIAK 14 - egunerokoa -

Gaur klase hasieran Blog-arekin ibili gara; bideoak eta argazkiak igotzen ikasi dugu. Taldeko partaide bakoitzak bideo edo argazki ezberdinak igo ditugu, bakoitzak nahi zuenaren arabera.

Blog-arekin ibili eta gero Open office zer zen eta zertarako erabiltzen den esplikatu digu irakasleak, gelakide batek ideia orokor bat eman eta gero. Gutxi gora behera nola erabiltzen den ikusi dugu eta gero galdera batzuk atera dira gelakideen partetik: windows 2007k ematen dituen "arazoak", open office-k eta windows berri honek dituzten abantailak, etab.

Azkenik, klase bukaeran, bigarren lana zein izango den azaldu digu Nerek. Ikastetxe bateko teknologia berrien inguruko lana izango da hori, eta gure kasuan, Ggroseko Maria Bhiotzaren ikastetxea aukeratu dugu. Gure taldeko Nagore, han ikasi du eta praktikak ere han egin zituen lehengo urtean, gainera teknologien inguruan nahiko aurreratuta daudela esan digu beraz hori izan da arrazoia ikastetxe hori aukeratzeko. Nere-rekin hitz egin dugu aukeraketa zein izan den estaeko eta windows 2007 erabiliko dugula adostu dugu azkenean. Open office hurrengorako utziko dugu.

Ondo segi eta hurrengora arte!

NeJuNaGa taldea

Beste argazki bat

Beno ba hemen gaude, argazkiak blogera igotzen. Eta denek igo dutenez argazkitxo bat hemen igotzen det nirea, talde bateko marrazkitxoa da.
Ondo izan!!!

Nerea judo



Kaixo!!!

Hona hemen Irungo San Martzial judo txapelketa irabazi nueneko argazkia. Gogorra izan zen, baina lortu nuen!

Garazi


Kaixo!!

Bloga probatu eta probak egin behar diala ta hemen gabiltza danok egurrian. Horregatik hau pixkat inbestigatzen ibili naiz ta aurkitutako gauzak erabiltzen saiatuko naiz.

Eztakit ze geyo kontau, ze asteartia beti bezela junda: arte, ingelesa eta oan teknologia berriak.

Bueno, kuadrila ondo segi ta ikusi arte.

Garazi



kaixo jende!!!hemen gaude bloga probatzen! oraingoan argazkiak igo behar genitun asique hemen nire pertsonai gogokoena!!jeje!!

aioooosssss

WOULD YOU BE HAPPIER - THE CORRS

martes, 7 de octubre de 2008

Urriak 7

Gaurko klasean egin dugun lehenengo gauza korreoa begiratzea izan da. Batzuk, zailtasunak izan ditugu mezu ugari genituelako (200 baino gehiago), eta beraz, borratu behar izan ditugu.

Ondoren, moodle plataforman sartu gara eta profila editatzen egon gara. Batzuk dagoeneko lan hori egina genuen, aurreko urtean moodle erabili genuen eta.

Egin degun azken ekintza bloga sortzea izan da, eta hau izan da emaitza. Hurrengo klasean blogarekin jarraituko dugu. Beste bat arte!