martes, 14 de octubre de 2008

URRIAK 14 - egunerokoa -

Gaur klase hasieran Blog-arekin ibili gara; bideoak eta argazkiak igotzen ikasi dugu. Taldeko partaide bakoitzak bideo edo argazki ezberdinak igo ditugu, bakoitzak nahi zuenaren arabera.

Blog-arekin ibili eta gero Open office zer zen eta zertarako erabiltzen den esplikatu digu irakasleak, gelakide batek ideia orokor bat eman eta gero. Gutxi gora behera nola erabiltzen den ikusi dugu eta gero galdera batzuk atera dira gelakideen partetik: windows 2007k ematen dituen "arazoak", open office-k eta windows berri honek dituzten abantailak, etab.

Azkenik, klase bukaeran, bigarren lana zein izango den azaldu digu Nerek. Ikastetxe bateko teknologia berrien inguruko lana izango da hori, eta gure kasuan, Ggroseko Maria Bhiotzaren ikastetxea aukeratu dugu. Gure taldeko Nagore, han ikasi du eta praktikak ere han egin zituen lehengo urtean, gainera teknologien inguruan nahiko aurreratuta daudela esan digu beraz hori izan da arrazoia ikastetxe hori aukeratzeko. Nere-rekin hitz egin dugu aukeraketa zein izan den estaeko eta windows 2007 erabiliko dugula adostu dugu azkenean. Open office hurrengorako utziko dugu.

Ondo segi eta hurrengora arte!

NeJuNaGa taldea

No hay comentarios: